lunes, 16 de febrero de 2009

4.- BOLIBAR AJANGIZ



Udazken eta negu hasiera euritsu bat eta gero, giro edarra urteko lehenengo irteerarako. Goizeko 8-retan 50 lagun elkartu ginen frontoian Bolibar - Ajangiz mendi martxa eittxeko.
Bide guztia kostaldeko Santiago bidea jarraitxu ginuan.
Bolibartik hasi eta ordu erdira Ziortzako monastegian genden, paraje ederra, eliza eta klaustroa ikusi eta segidan Munitibar aldera jun ginan, auzo eta baserri edarrak ikusiz.
Munitibar pasatu ondoren, Elejalde alderuntz, han Munitibarretik Gernikara doian bide generala gurutzatu eta handik Olabe eta Arraztu azuetaruntz, ermitta, eliza, dorre eta burdinola-errota aztarnak ikusiz.
Behin Arraztu pasau ta gero, gaintxo bat hartu ta segitxuan, urriñera, Urdaibai ikusten zan, beraz laister ginen Ajangizen. 4 ordu ta erdiko martxa izan zan.


Goiz freskua

Ziortzara



Ziortza




Munitibar




Lasterketarako prest
Aztarnak