jueves, 7 de mayo de 2009

13.- 5. Irteera PICOS DE EUROPA (2009-06-13/14)

Aurten San Juan jaixak baino aste bete lehenau bi egunetarako irteeria Picos de Europara aldera izango dugu.
Irteeria zapatuan, ekainaren 13an goizeko 5 1/2 etan frontoian. Bergaratik Potes herrira joango gara, bertatik San Glorio mendatera, bertan hasiko dugu eguneko ibilaldia, 6-7 orduko martxa izango da, San Glorio(1.609m.) - Peña Prieta(2.495m) - Dobres herrixa.Ondoren Potes aldera, bertan lo eingo da.
Domekan berriz beste matxa bat izango da, hau motzaua.

12. COLUNGO - VERO ERREKA - ALQUEZAR

3. egunian, ibilaldi motza. Colungo eta Alquezar herrixen arteko pare bat orduko martxa, tartean Asque herrixa pasau eta segitxuan "Vero" errekaruntz, ederra, behin erreka zuloan, Villacantal izeneko zubixa pasau eta aldapaz gora Alquezar herrixa bistaratuarte. Aurreko egunetan bezela gaur be giro ederra eta beroa. Alquezar herrixa bisittau, bertan bazkaldu eta atsaldeko 3 retan Bergara aldera irten ginen, bost ordu eta erdiko biajea, 8taerdietarako Bergaran ginen. Hiru egun ederrak giroa lagun eta paraje ikusgarrixak ezagutzen.

Irteera


Diablo zubia.

Asque herrixa, atzian Colungo

Urriñera Alquezar


Lumos Barrancoaren sarrera

Vero erreka, Villacantal zubixa.




Alquezar gertu.
Santa Maria Alquezarko Colegiata.









Girua lagun.


11. RODELLAR - MASCUN ERREKA-OTIN-RODELLAR

Gaur zapatua 2. irteeria, Rodellar - Otin - Rodellar, 5 ordu ta erdiko martxa, tartean Mascun erreka pasau dou, eta majo pasau, 7 edo 8 bat aldiz gurutzatu dou, nahiko ur zeraman eta ekilibrio dexente egin ginuan.
Benetan ederra, ura, paretak, isiltasuna, eta gaur ere girua lagun.
Rodellar herritxik goizeko 1o derdietan irten ginen, Mascun erreka pasau eta hutsik dagoen Otin herriruntz, bertan bazkaldu ginuan, ondoren Losamora, ondo zaindutako trikuharri bat ikusi eta beriro beruntz, errekara, zati batian goizeko paraje berdinetik pasau ondoren eta gazte pilua eskalatzen ikusi ondoren, Rodellar herrixan atsaldeko 5 tetarako genden.

Rodellar

Irteeraren zain

Hasigaz


Eskalatzaileen paretak nunnahia.


Mascun erreka. Lehenengo arazoak.


Ekilibriua


Bastoiak lagun


Erreka gutxi izango balitz...


Ederra

Taldea




Ura ura....

Muxu truk
Dolomitak?
Ufff , eskerrak, hori ez da bidea...

Antenak
Txorixa??

Otin herrixa, gaur egun hutsik


Majo landutako bide zaharrak

Bista bikainak, ia pirineo osua


Losamora Trikuharria
Eskalatzaileen leku aparta

Adin guztietakoak

Korapiloak be bai.
Ziburuak ¡¡

Rodellar, atsaldean.